XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dena den, aintzina, ez ziren askotan eraikintzen zimenduak oinarri tinkoegietan hartzen, ez baitzegoen hartarako modurik.

Azaleko materialearen gainean jaso izan da normalki, zanga txiki bat irekiaz; segurantzarik eza nabaria zenean (ibarretan eta zingiretan), pagagerriak ezartzen ziren oinarritzat.

Urruxolan lurramilek, lurbiziek, sortutako prolemak jasan behar izan dituzte; lurbiziok Orkatzategiko kararri eta arbelen arteko ukipena dela medio ematen bide dira.

Aipagarria da, bestalde, Garagaltza auzoko Arregi baserriaren eraikintza, harearri eta geruza makurtuen gainean zuzenki jasorik baitago.

ERAIKINTZARAKO MATERIALEAK.

Aintzina gehien erabiltzen ziren materialeak bertakoak izaten ziren: zura, harearria eta buztina gehien, eta kararria askoz gutxiago.

Haritza eta gaztaina, eraikintzarako habeak eta egiturak taiutzeko.

Buztina, teilak eta adreiluak moldatzeko.

Lurra eta karea, harlangintzazko hormetarako zementua egiteko.

XV. mendetik aurrera harrizko eraikuntzak nagusituko dira, hartarako ia harearria bakarrik erabiltzen delarik.

Oñatin bi harearri moeta ezagutzen ditugu: bata, Urkilla-Artia mendietatik ekarria, eraikintzarako ona (Albiense-erdikoa da materiale hau); bestea, berriz, mika ugari eta mokortxo burdintsuak dituen moeta latzagoa (Albiense-garaikoa / Cenomaniense-behekoa); azken hau erruz aurkitzen da Oñatiko Haranean, arbelekin txandakatzen diren geruzetan (0,10 m.tik metro beterako sendoeraz).